Hemen dago:» Hasi » Kontserbatorioa » Antolaketa
ZUZENDARIA
FRANCISCO Mª ESCUDERO EIZAGUIRRE
ZUZENDARIORDEA
IÑAKI IRAOLA AIZPURU
IKASKETABURUA 1
JORGE GONZÁLEZ BARAGAÑA
IDAZKARIA 1
ARKAITZ MENDOZA RODRIGUEZ
Sail didaktikoek elkarrean artean lan egiten duten talde bezala funtzionatzen dute, arduradun baten koordinaziopean, eta helburua laguntza morala eta profesionala eskaintzea da berrikuntza eta erreforma pedagogikoak susta dadin, ,irakasleriaren hausnarketa eta irudimen gaitasuna bultzatuta bertako irakaskuntza eta ikaskuntza jarduera ezberdinetan Kontserbatorioaren eraginkortasuna eta kalitatea handitzeko.
Liburutegiak 27.000 bat dokumentu biltzen ditu. Edozeinek erabil ditzakeen dokumentuak 15.000 dira, liburu, partitura eta disko artean, eta kontsultatu eta maileguan har ditzakete eskolako ikasleriak, ikertzaileek, musika-taldeek edo kontserbatorioakoak ez diren baina interesatuta dauden pertsonek.
Gainera, honakoa ere badauka:
E posta: biblioteca@conservatorioescudero.org
Gurasoek Kontserbatorioaren funtzionamenduan parte hartzen dute OOGean eta "El Muro" Irakasleriaren Guraso-Elkartean dituzten ordezkarien bitartez.
Egun, kontserbatorioan ez dago ikasle-elkarterik, hala ere, ikastetxeko aurreko tradizioak pentsarazten digu hau azkar konponduko dela denon laguntzarekin. Ikasle-elkartea egotea funtsezkoa izango da 6 maila profesionaletako ikasleriak kontserbatorioan duen egoerarekin lotuta dagoen guztiari buruzko iritzia adieraz dezan, bertako jarduera osagarrietan eta eskolaz kanpokoetan lagunduta, irakasleriak OOGean parte hartzea sustatuta, eta indarrean dagoen legerian jasotako eskubideen egikaritza ahalbidetuta.
Francisco Escudero Maila Profesionaleko Musika Kontserbatorioa.
Easo kalea, 45 20006 Donostia Tel: 943466488