Kontserbatorioa
Nortzuk gara?
Donostiako MKP - "Francisco Escudero" Musika Kontserbatorio Profesionala, Gasteizko "Jesus Guridi" eta Bilboko "Juan Crisostomo Arriaga" Kontserbatorioekin batera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren baitako Maila Profesionaleko musika-irakaskuntzako hiru eskoletariko bat da.
MKP - "Francisco Escudero" Musika Kontserbatorio Profesionala Donostiako Easo kalean dago, hau da, hiriaren erdialden, Amara Zaharra auzoan, hain zuzen.
Kokapen honek, eskolak ematen duen zerbitzua tren eta autobus geltokietatik, herrialdearen gainerakotik eta eskola-biztanleriarengandik, 8 eta 20 urte bitartekoa, hurbil egoteak gehitzen dion erosotasunarekin egitea ahalbidetzen dio.
Zer egiten dugu?
MKP - "Francisco Escudero" Musika Kontserbatorio Profesionalak Oinarrizko eta Maila Profesionalari dagozkien musika-irakaskuntza arautuak irakasten ditu, azken horretan Musika Batxilergoa ikasteko aukera barne.
-
Oinarrizko Maila, kalitatezko irakaskuntza arautu bidez musika ikasketak egin nahi dituzten 8 eta 14 urte bitarteko ikasle guztiei irekita dago.
-
Maila Profesionala, berriz, eduki handiagoko musika irakaskuntza nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago, dela musika ikasketak jarraitzeko, dela profesionaltasunerako bide natural gisa, edo norberaren gozamenerako baino ez.
Ez dago adin-mugarik, funtsean 12 eta 18 urte bitartean egiten bada ere, hau da, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasketa orokorrekin etortzen da bat.
-
Musika Batxilergoa ikas daiteke:
-
Sei ikasgai trinkoak, musika espezialitatekoak eta aukera askeko bi ikasgai barne dituen ereduarekin. Aukera honek Unibertsitateko Ikasketak Selektibitatea eginda burutu ahal izatea ahalbidetzen du.
-
Eredurik gabe, sei ikasgai trinkoak eta musika espezialitatekoak ditu. Aukerarik egokiena da ikasketak Goi Mailako Musikan jarraituko dituzten ikasleentzat.
Azpimarratu egin behar da ia ikasgai guztiak (trinkoak eta eredukoak) goizez irakasten direla gure instalakuntzetan. Hau "Francisco Escudero" EMKren eta ZUBIRIMANTEO BHI-ren arteko koordinazioa dela medio egin daiteke, urtero ordutegi zehatzak dseinatzen baitituzte batxilergoko eredu honetarako, institutuko irakasleak izanda kontserbatoriora joaten direnak eta ez ikasleak institutura.
Orain arte esandakoaz gain, kontserbatorioak honakoen antolaketa sustatzen du:
-
Jarduera osagarriak, eskolan bertan zein bertatik kanpo burututa espezialitatearen curriculumaren osagarri bezala antolatzen direnak dira.
-
Eskolaz kanpoko jarduerak, curriculumaren baitan ez badaude ere irakasleriaren prestakuntzarako interesgarritzat jotzen diren jarduerak dira.
-
Irakasleriarentzako prestakuntza-ikastaroak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak homolgaturiko ikastaroak dira irakasleriaren ezagutzak prestakuntza-ikastaroen bidez eguneratzeko.
Nora goaz? Zer nahi dugu? Zer eskaintzen dugu?
-
Kalitatezko musika-kultura honakoen bidez bultzatzen duen gizarte zerbitzua:
-
Eskolatik kanpo burutzen diren kontzertuekin.
-
Kontserbatorioak antolaturiko lehiaketekin.
-
Hemen prestaturiko ikasleriarekin; herrialde osoko musika-taldeetan parte hartzen duena.
-
Irakasleriak orkestrekin lan egiten, gambera-musikako kontzertuetan, grabaketetan parte hartzen, hitzaldiak ematen, artikuluak edo liburuak argitaratzen eta abarretan mantentzen duen aldibereko jarduerarekin.
-
Gure ikasleei pertsonalki eta intelektualki garatzen lagunduko dien prestakuntza kultural eta humanistikoa emanez.
-
Gure irakasleria Goi Mailako ikasketetan sar daitezen prestatuz.
-
Euskal musika sustatuz.
-
Gure arbasoen musika ondarearen fede-emaile izanez.