Hemen dago: » Hasi » Prestakuntza-eskaintza

Prestakuntza-eskaintza

Pianoa duen gela bat

Musika irakaskuntza profesional artistikoak dira, arautuak, eta Erregimen Berezikoak hezkuntza-sistemaren baitan.LOE.

Ikasleriari kalitatezko prestakuntza artistikoa eman eta etorkizuneko musika profesionalen trebakuntza bermatzen dute, lan-mundu dibertsifikatuagoaren eskariari egokituta. Horrek musika irakaskluntza profesionala irudimena erabilita interpretarazten digu, ideiak, euren balioa eta sortuko dituzten emaitzak ez daitezen gizarte errealitate / kontserbatorioak binomiotik aldendu.

Oinarrizko maila

LOEk LOE ,48. artikuluan, VI. Atalburua, honakoa dio Oinarrizko Mailako Musika irakaskuntzaren inguruan: oinarrizko musika irakaskuntzek Hezkuntza-administrazioek zehazten dituzten ezaugarriak eta antolaketa izango dituzte.

EAEn Oinarrizko Musika Mailako Irakaskuntza Arautuak eta beren curriculuma eratzen dituzten lau mailek berebiziko garrantzia duen garaia osatzen dute etorkizuneko tresna-jotzailearen garapenerako, aldi honetan zehar finkatu behar baitira teknika egoki eta eraginkorraren oinarriak, eta are garrantzitsuago, musika kontzeptu batzuena, hori guztia heltzeko beharrezko denbora dela medio, benetako jotzaile kontzientzian gauza daitezen.

Maila profesionala

Zenbait ikasle kontzertu batean

Abenduaren 22ko 1577/2006 Errege-dekretua, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntza Lege Organikoak araututako irakaskuntza profesionalen curriculumeko oinarrizko aspektuak ezartzen dituena, tresna edo ahots-espezialitatearen ikasketan oinarritzen da curriculumaren ardatz bezala, eta aldi berean aurrera egiten du egitura ireki eta malguagorantz. Arte eszenikoetako estetika berriek proposatzen dituzten tresna kontzeptualekin lotutako espezialitate berriak sortzen dira. Bestalde, ziurtatu egiten da Hezkuntza-administrazioek tresna edo ahots-espezialitateen hedadura eskatzen jarraitu ahal izatea. Beste nobedade bat taldeko tresna-praktikaren trataera da, gizarte harremanetarako eta jotzaileen eta abeslarien beraien artean ideiak partekatzeko benetako tresna gisa.

Irailaren 20ko 250/2005 Dekretuak osatzen duen oinarriaren gainean, Musika Irakaskuntzen Oinarrizko eta Erdi Mailako curriculuma eta Euskadiko Autonomi Erkidegoan maila horietarako sarrera ezartzen duena, 229/2007 DEKRETUA burutu da, abenduaren 11koa, musika irakaskuntza profesionalen curriculuma, irakaskuntza horietarako sarrera eta ebaluazio, promozio eta jarraitzeko irizpideak ezartzen dituena. ( EHAA osteguna, 2008ko martxoak 13).

Musika batxilergoa

Gure ikasleriari euren Maila Profesionaleko musika ikasketen eta Batxilergokoen arteko aldiberekotasuna errazteko, Francisco Escudero LIMK duela zazpi ikasturte ari da Musika Batxilergoa deritzon batxilergo eredu berezia irakasten. Hori gure kontserbatorioaren eta Zubiri-Manteo BHIren arteko akordio batek ahalbidetu du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren oniritziarekin.

Musika Batxilergoko titulua eskuratzeko, ikasleek batxilergoko eredu guztietan berak diren ikasgaiak eta euren musika espezialitatearen curriculumeko ikasgaiak ikasi behar dituzte. Horrek ordutegi-murrizketa nabarmena ekartzen dio ikasleriari beste Batxilergo mota bati dagokionez, non ohiko ereduak ikasteaz gain, musika ikasketa profesionalek sortutako ikasgai-zama edukiko lukeen.

Hautaturiko espezialitatean maila profesionala ikasten duen edozein ikaslek Musika Batxilergo ikasketak egin ahal izango ditu.

Ikas-ordutegiak bi irakaskuntzenak harmonizatu eta errentagarri egingo du ikaslearen ahalegina.

Edonola ere, ikasle batek irekita utzi nahiko balu Goi Mailako Musika ikasketakoak ez diren bestelako unibertsitate-ikasketekin jarraitzeko aukera, ondoren unibertsitatean sartzea ahalbidetuko dioten ereduko ikasgaiak ikasteko aukera ematen zaio.

Francisco Escudero Maila Profesionaleko Musika Kontserbatorioa.
Easo kalea, 45 20006 Donostia Tel: 943466488